Nahi ez den bakardadearen eta gizarte-isolamenduaren kontrako udal-estrategiari forma ematen lagundu diogu Bilboko Udalari.
20 Dec, 2025
Horretarako, partaidetza-prozesu zabala garatu da udal-arlo guztiekin, tokiko partaidetza-organoekin eta lan komunitarioari lotutako tokiko eragile nagusiekin.
Horren guztiaren ondorioz, Bilbok Estrategia berri bat du, 2026/2035 hamarkadarako definitua, nahi ez den bakardadearen garapenari eusteko hiribilduak landu behar dituen erronka eta ekintza-ildo nagusiak identifikatzen dituena.

