09 Nov, 2021

suspergintza_mujer_servicio_residencial
2013 urtetik, elkarlan-hitzarmen bat dugu Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Suspergintzaren artean bizitza autonomo eta independentea izaten hasteko emakumeei aldi baterako bizitoki-zerbitzua eskaintzeko prestaziorako eta kudeaketarako.

Babesgabetze-arriskua edo pertsona helduen bazterkeria-egoeraren baloraziotik datozen eta zaurgarritasun-adierazleak dituzten emakumeak dira jarduketa horien hartzaileak. Horiek aurrez Bizkaiko Foru Aldundiaren Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuaren preskripzio teknikoaren eta beharren balorazioaren bidez zehaztuta egon beharko dute.

Programak batez ere bigarren eta hirugarren mailako prebentzioko izaera orokorra du, eta esku-hartze nagusia gizarteratzeko eta bizitza independentean txertatzeko beharrezko laguntzan eta lagun-egitean oinarritzen da.

Erabiltzaile bakoitzak esku-hartze sozioedukatibo indibiduala eta taldekoa izango du, proiektu pertsonalizatu batean bilduta. Horren jarduketa-ildo nagusiak ahalduntzea, gizarteratzea eta etxebizitzarako sarbidea izango dira. Hasierako ebaluaziotik abiatuta zehaztutako eta konponbidea eman gabeko prozesu pertsonalizatuei lotuta egon daitezkeen beste arlo batzuk landu ahal izango dira.