31 Mar, 2022

Jornada_OSI_destacada
EDE Ezagutza Barrualde-Galdakao ESI (Erakunde Sanitario Integratua)rekin batera aritu gara jardunaldi batean ESIa egiten ari den hausnarketa estrategikoaren prozesuaren barruan. Jardunaldi honetan partekatzen duguna kontuan hartuko da bertan sartzeko. Gune honetan Barrualde-Galdakao ESIaren barruan Lehen Mailako Arretako gainerako arduradunekin partekatu ditugu kezkak, erronkak, esperientzia eta etorkizuneko agertokiak.

2022ko martxoaren 30ean Zornotzan egin zen topaketa honetsan, zaintzarako, errekonozimendurako eta hurrengo 4 urteetarako estrategia elkarrekin gauzatzeko hurrengo urratsak markatzeko gunea izan da.

Jardunaldiaren helburuak:

  • ESIren estrategiari lehen mailako arretan hobetzeko elementuak ematea.
  • LMA indartzea.
  • Balizko “NOLA-k” prestatzea, LMAk onarpen handiagoa izan dezan.
  • Proposamen zehatzak egitea, aurrerapen-estrategia bat lantzeko.
  • Oztopoen aurrean aukerak berreskuratzea.

EDE Ezagutzako taldeak hainbat dinamika prestatu ditugu jardunaldiaren helburuak landu ahal izateko, dinamika horiek bertaratutako pertsonekiko errespetuz jokatuz eta taldeak berak ematen dituen sentipenak, iritziak eta proposamenak jasoz.