28 Sep, 2023
Zerbitzu horrek zahartze aktibo osasungarria sustatzen du, bai eta Basauriko bizilagunen parte-hartzea eta gizarteratzea ere, nahi ez diren isolamendu- eta bakardade-egoerak prebenitzeko.
Dinamizazio-zerbitzu honen helburua da udalerriko adinekoen bizi-kalitatea hobetzea, haien autonomia sustatuz eta mendekotasun-egoerak prebenituz.
Horregatik, helburu hauek ezarri genituen:
- Parte hartzen duten adinekoei beren beharretara eta interesetara egokitutako arreta integrala eskaintzea.
- Bizi diren ingurunean aktibo, baloratuta eta integratuta senti daitezen bultzatzea.
- Udalerrian garatzen diren beste programa eta jarduera batzuetan parte har dezaten sustatzea.
- Aisialdi sortzaile bizigarri bat sustatzea, non ekintzak beren proposamenetatik egiten diren.
- Zentroa aisialdirako eta topaketarako leku gisa eta giro ederrarekin sortzea, antzeko kezkak eta interesak dituzten beste pertsona batzuekin une onak igarotzeko.
- Adi egotea isolatzeko, bakardadean egoteko eta/edo oinarrizko premiei jaramonik ez egiteko arriskua dagoenean.
Proiektu hau egin den adinekoen udal zentroak udalerrian dauden bost zentroetatik hiru izan dira: Basozelaiko Adinekoen Zentroa, Kaleroko Zentroa eta Pozokoetxeko Zentroa. Ordutegia 15:30etik 20:30era izan da, astelehenetik ostiralera.
