31 Jul, 2021

BBK Family, familiok ikasten dugun gunea:

BBK Family-k seme-alabak hazi eta hezteko behar dugun guztia eskaintzeko familiei du helburu. Proiektu honetan BBK, EDE Fundazioa eta Bidegintza GEK gizarte-erakundeko diziplina anitzeko pertsonak ari dira lantzen.

COVID-19aren ondorioz bizitzen ari garen egoera maila guztietan da oso zaila. Horregatik, BBK Family zerbitzuan laguntza-baliabide gehiago eskaintzen saiatu gara familiek haien gaitasunak hobetu eta behar duten laguntza bila dezaten. Helburu horri begira, BBK Family Learning on-line prestakuntza jarri genuen abian, eta webinarrak ere egin genituen adituekin. Era berean, “Etxeak eta COVID-19: Bizkaiko familiok aurre egin beharreko inpaktuak eta erronkak” azterlana sustatu genuen familia horien beharrak ezagutzeko, eta kontziliazioari buruzko sentsibilizazio proiektu  bat  jarri  genuen  abian,  ETBn  ikusgai izan zen bideo batekin eta entitateei zuzendutako lehiaketa batekin.