25 Nov, 2021

suspergintza_bbkfamily_urteurrena
Bi urte igaro dira BBK Family inauguratu genuenetik. Proiektuaren helburua beti izan da familiei laguntzea seme-alaben hazkuntzan eta hezkuntzan, betiere prebentziotik abiatuta.
Susana Brignoni, Roberto Pereira, Andrea Alfaro, Enrique Arranz, Ana Martínez Pampliega, Mari Romera, Ainhoa Allende eta Anna Pallares (Adituen Batzordea eta lan taldea)

Antolatu ditugun tailerretan, hitzaldietan edo prestakuntzetan parte hartu duten pertsonen kopuruari buruzko dozenaka datu eman genitzake, baina nahiago dugu tarte honetan bizi izan ditugun esperientziak kontatzea; esaterako, amatxo batek bihotzez eskertu zigun BBK Family-ko taldearen aholkuak, hain zuzen, hainbeste larritzen zuen haurtxoaren esnatze etengabeari buruzko aholkuak, edo INTERACeko Elisa Álvarezek gaitasun handiei buruzko “El malestar de no encajar” artikulua argitaratu ondoren deitu zigunean: hainbat amek negarrez deitu zioten esateko idatzi zuen artikuluari esker beren seme eta alabei zer gertatzen zitzaien ulertu zutelako.

Izan ere, BBK Family-ren beste helburuetako hauxe da: familiak eta haurtzaro eta familia esparruetan lan egiten duten Bizkaiko erakundeak harremanetan jartzea, batzuetan ez baitakigu baliabide horiek existitzen direnik ere. Hori dela eta, laster jarriko dugu martxan “baliabideen gida”. Bilatzaile baten bidez, familiek hazkuntzan behar dituzten profesionalak bilatu ahalko dituzte; bilatzaile horretan kalitate-baldintza batzuk bete dituzten erakundeak eta profesionalak baino ez dira agertuko.

Gainera, BBK Family-ren web-orrian, familiei entzuten jarraituko diegu, eta, horretarako, elkartzeko eta entzuteko gune gehiago jarri ditugu, haiek baitira haien beharrizanak ondoen ezagutzen dituztenak, eta ondorioz, haiek baino hoberik ez dago zer behar duten guri jakinarazteko.

Zuen zain gaude!