14 Feb, 2023

2021-2022 ikasturtean zehar emakumeen eta gizonen arteko berdintasun tailerrak eman dira Bilboko 8 barrutietan. EDE Fundazioak kudeatutako tailerrak emakumeen prestakuntza, parte-hartze soziala eta ahalduntzea sustatzeko helburuarekin diseinatu dira. Horrela, beste urrats bat eman da Bilboko emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna lortzeko.
Tailer hauek eman dira:
- Sorkuntza idazketa
- Munduko emakume idazleak ikusmolde feministatik
- Emoziozko adimena
- Barne ezagutza
- Ikuspegi feministatik artista diren emakumeak
- Informatika hastapena
- Internet eta sare sozialak
- Autodefentsa feminista