29 Nov, 2021

mayores_bilbao_ciudad_amigable
III. Plana egiten amaitu genuen, udaleko sailen eta adinekoen Talde Eragilearen arteko prozesu luzearen ondoren. Talde eragilea gidatzeaz, sustatzeaz eta jarraipena egiteaz arduratu da. 2021eko Urriaren 26an ofizialki aurkeztu genuen Udaleko Ekitaldien Aretoan.

Planak 2024ra arteko iraunaldia izango du, eta udaleko jarduera guztietan adinaren ikuspegia txertatzea eta adinekoen parte-hartze handiagoa sustatzea izango ditu helburu.

Aktibo jarraitu nahi eta behar dut, ikasten eta gizarteari ekarpena egiten. Uste dut ekintza komunitarioak eraldatzaileak direla, eta kasu honetan plus bat dago; herritarrekin eta administrazioarekin batera lan egin ahal izatea. (Maria Asun)