05 Dec, 2023

img-gris
Bilboko Udaleko Berdintasun Arloak sustatutako programa bat da, bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik tratu txarren biktima diren adineko emakumeen kalteberatasun- eta ikusezintasun-maila handia murrizteko eta ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko.

Programa Bilboko 60 urtetik gorako emakumeei zuzendutako tailerren bidez egiten da, baldin eta bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria pairatu badute edo ez. Halaber, sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzen bidez, adineko emakumeekin lan egiten duten profesionalei eta boluntarioei zuzenduta.

Emakumeentzako tailerren ezaugarri nagusia metodologia aktiboa eta bizipenezkoa da bizitza-kontakizunean eta entzute aktiboan oinarritutakoa. Genero-ikuspegiarekin eta ikuspegi feministarekin, ahalduntzea bilatzen du, kontzientzia hartuz eta erabakiak hartuz. Gainera, parte-hartzaileen arteko komunikaziorako, konfiantzarako, errespeturako, aintzatespenerako eta gozamenerako espazio bat sortzen dute.