Haurrek manifestua irakurri dute, eta horretaz gain, berdintasunaren alde, xenofobia eta pertsona eta animalien tratu txarren kontra proposamenak aurkeztu dituzte.
Kontseilu honen bidez, Bilboko Udalak sustatzen du Bilboko umeek eta nerabeek hiria eraikitzen parte har dezaten. 46 ordezkariak urtean birritan biltzen dira Osoko Bilkuran, eta, gainera, lan-batzorde batean eta bestean parte hartzen dute. Era horretan, gazteek Udalaren jarduera ebaluatzen dute, eta uria hobetzeko interesgarriak eta beharrezkoak deritzen proiektuak aurkezten dituzte.
Uriak “Bilbo, umeen laguna” titulua lortu zuen 2018ko azaroan, UNICEFen eskutik. Zigilu horrekin, UNICEFek ezagutza agertzen dio Bilboko Udalak umeen eta nerabeen alde egiten duen lanari eta lan horren garrantzia azpimarratzen du.
