07 Apr, 2022

desarrollo_comunitario_cai_bilbao_2022
2022ko apirilak 7an Bilboko Haur eta Nerabeen Udal Kontseiluaren bigarren osoko bilkura egin da San Frantziskoko Udaltegian. Saiora parte hartzen duten 16 hezkuntza zentroetako 44 kontseilukide, Bilboko Udaleko ordezkari politiko eta teknikoak, UNICEF Euskadiko Batzordeko arduradunak eta EDE Fundazioko teknikariak hurbildu dira.

Juan Ibarretxek, Kontseiluko presidenteak, osoko bilkura ireki du haurrei ongietorria emanez eta haien lana eta inplikazioa eskertuz. Osoko Bilkuran, kontseilukideek ikasturtean egindako lana azaldu dute eta berdintasunaren alde, xenofobia eta pertsona eta animalien tratu txarren kontra proposamenak aurkeztu dituzte.