15 emakume horiek Gipuzkoako hainbat eskualde eta herritako 10 enpresatan egin dituzte praktikak: Orona, Distribuidora farmacéutica de Gipuzkoa, Ariceta S.A., Bexen medical, Furklimat, Plastigaur, Servicios elevadores y andamios Zelan, Javier Goitia S.L., Eskuak Zabaltzen, eta Aduna 2021 S.A.
Horrela, Emaktivak emakumeen ahalduntzearen eta lan feminizatuetatik haratago doazen jarduera eta garapen profesionalen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Lan horietan, tradizionalki, emakumea kokatu izan da, eta, prestakuntza horren bidez, beste eremu batzuetako lan-aukerak izan ditzake.
Ikastaroa eta praktikak amaituta, dagoeneko 5 emakumek sektore horretan kontratu bat lortu dute hainbat enpresatan, eta beste batzuek Emaktivan jarraitzen dute beren aukerak lantzen.






