13 Jun, 2022

Elkarteari lagundu genion Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana egiten, Emakundek -Emakumearen euskal Erakundeak- ematen duen diru-laguntzarekin.
1985ean sortu zuten emakume feminista batzuek eta urrats bat aurrera egitea erabaki dute plan horrekin. Prozesuan zehar emakumeen eta gizonen egoerari buruzko diagnostikoa egiten da, indarguneak eta ahulguneak identifikatuz, eta lehen plana egiten da, datozen 4 urtetarako arloekin, helburuekin eta garatu beharreko ekintzekin.