11 Nov, 2025

zaintzea-900x450
Azaroaren 5a Zaintzaileen Nazioarteko Eguna da, eta Zaintzea, Bilboko Udaleko Familia Zaintzaileei Laguntzeko Udal Zerbitzuaren eskutik jardunaldi bat egin zen.

Mendetasun-egoeran edo arriskuan dauden senitartekoak zaintzen dituzten pertsonei egindako omenaldia izan zen jardunaldia, beren ahaleginaren, denboraren eta bizitzaren zati handi bat zaintzari eskaintzen diotelako.

Ospakizun horrekin, familia-ingurunean egiten den zainketa-hornidurari balioa emateaz gain, zainketa-inguruneetan jarri zen arreta. Auzo zaintzaileez ari gara, komunitate zaintzaileaz, izan ere, guztiok gara ahultasun handiena dutenak zaintzearen erantzule. Erakunde publikoek, hirugarren sektoreko erakundeek, gizarte-eragileek, beste kolektibo eta pertsona batzuek, guztiok batera, sustatu, sentsibilizatu eta sortu behar ditugu zaintza-prozesuan lagunduko duten inguruneak, nahi ez dugun isolamendu- eta bakardade-egoerei aurre egiteko.

Juan Mª Aburto Bilboko alkateak eman zion hasiera jardunaldiari, eta zaintzaileak egiten ari diren gizarte-lana aitortzeaz gain, zaintza komunitatearen, erakundeen eta gizartearen artean partekatutako erantzukizuna dela azpimarratu zuen. Horren ondorioz, zaintzarako tokiko ekosistemak eraiki behar direla adierazi zuen, lankidetza publiko eta pribatutik abiatuta.

Jardunaldian “La corresponsabilidad en el cuidado: Más allá de la familia”  izeneko hitazldia egin zuen Matia Fundazioko Amaia Ansak. Ondoren, Matia Fundazioko Inmaculada Zaballa zaintzaileak, SSI Taldeko Nagore Cortinak eta Matia Fundazioko Amaia Ansak beren esperientzia pertsonal eta profesionaletik abiaturik hausnartzen jarraitu zuten, “Komunitateetan mendetasuna zaintzeko erantzunkidetasunari buruzko aurrerapenak eta erronkak: zaintzen duten auzoak” gaiarekin.

Jardunaldia amaitzeko, mural kolektibo bat egin zen bertan zeuden pertsonen artean, eta elkarrizketa informala egin zen, giro lasaian. Bitartean, mokadu txiki batez gozatu genuen, eta egun horretako protagonisten omenez egin genuen topa: mendekotasuna duten senideen zaintzaileen omenez.

Familia-ingurunean egiten den zainketa-hornidurari balioa emateaz gain, zainketa-inguruneetan jarri zen arreta