09 Dec, 2020

menores_athletic
EDE Fundazioak, haurren eskubideak babestearekin eta elkarbizitza-ingurune seguruak eta parte-hartzaileak sortzera zuzendutako jarduerak garatzearekin lotuta duen konpromisotik abiatuta, Athletic Club taldeak Aterpe Programaren bidez prestatu duen ‘San Mamesen Adierazpena’rekin bat egin du.

Adierazpen horren helburua da haurrei zuzendutako babesa kirol arloan lantzeak duen inpaktua, erantzukizuna eta beharra bistaratzea.

Taldearen baitan haurrak babesteko kultura sortzeko helburua du programak. Hala, arriskuen prebentzioa, profesionalen prestakuntza eta erantzun egokiak landuko dituzte babesgabetasuneko edozein egoeraren aurrean.

Ikusi adierazpena hemen