09 Dec, 2025

emaktiva_2025
Horixe da gure leloa; izan ere, Emaktivara lan bila datozen emakumeei laguntzeko prozesuan, haien talentuak sustatzen saiatzen gara, eta lanean beren kabuz moldatzeko behar dituzten baliabideak aurkitzen laguntzen diegu. “Emaktivak arnasa hartzen eta egoera beste era batera ikusten lagundu zidan” edo “Emaktivatik pasatzeak neure burua berrasmatzen eta maitatzen lagundu zidan, baliotsuak baikara” bezalako esaldiek ideia bat ematen dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lantzen ari den proiektu honetan egoteak zer esan nahi duen.
Emakumeak ahalduntzen dituzten jarduerak

2025ean 227 emakumeri eman zaie arreta, eta horietatik 88k gaitasun emozionalak kudeatzeko prestakuntza jaso dute. Hautaketa-prozesuei aurre egiteak autoestimua suntsi dezake; horregatik, garrantzitsua da une horietarako prestatzea. Era berean, Bidasoa activa-Bidasoa bizirik elkarteak, Gipuzkoako Ganberak, Irungo LANEAN Mugaz Gaindiko I. Enplegu Azokak eta Gasteizko MERKALAN Enplegu Azokak antolatutako Enpleguaren Astera joan dira. Topaketa horietara joateak aukera ematen die emakumeei enpresekin zuzenean harremanetan jartzeko, eta etorkizuneko lan-elkarrizketei aurre egiten prestatzeko. Aurten ere hitzarmenak sinatu dira hainbat erakunderekin, hala nola Fundación Laboral de la Construcción, CEARekin edo Bihar Home Care-rekin.

Tradizionalki maskulinizatutako sektoreak

Emaktivatik jorratu dugun beste ildoetako bat tradizioz maskulinizatuta egon diren sektoreetan emakumeei beste lan-ibilbide batzuk irekitzea izan da. Helburu horrekin, Orona, Zitap, Lanak ETT, Katea legaia, Grupompleo, Ingeteam eta Bexen medical bezalako enpresekin lan egiten dugu. Hauek Emaktivan lan eskaintza propioekin eta tailerretan presentziarekin parte hartzen dute. Maiatzean, Paz Carbajosak emandako “En mi casa arreglo yo los enchufes” tailerra ere egin zen, emakumeei elektrizitatearen mundua hurbiltzeko. Eta laster, CP1 Biltegiko Jarduera Osagarriei + zubi-garabiari buruzko prestakuntza-ekintza bat jarriko da abian, soilik emakumeei zuzenduta, emakumeen presentzia txikia eta eskaera handia duen sektore batean sar daitezen sustatzeko.

2026an emakumeak ahalduntzeko eta enplegua bilatzeko bide berriak irekitzeko lanean jarraituko dugu.

EMAKTIVAREN ZENBAKIAK:

2025ean artatutako emakumeak: 227

 

2025ean prestatutako emakumeak: 88

2025ean kudeatutako lan-eskaintzak: 286

 

2025ean kontratatutako emakumeak: 102

Horrela izan da 2025 iruditan