07 Oct, 2019

emaktiva_madrid_sofia

Emaktiva, zaurgarritasun sozial egoeran dauden emakumeak gizartean eta lan-munduan txertatzeko programa, finalista izan da European Network of Innovation for Inclusion-ek antolatutako Berrikuntza eta Gizarte-inklusioko Jardunbide Egokien deialdian.

Irailaren 24an eta 25ean, Emaktiva taldeko kideok Sofiara (Bulgaria) joan ginen eta bisita-ikerlan batean parte hartu genuen Berrikuntza eta Gizarte-inklusioko Jardunbide Egokien Europako Deialdiko gainerako erakunde finalistekin batera proiektu irabazlea eta gainerako finalistak ezagutzeko, baita ezagutzak partekatzeko eta nazioz gaindiko elkarlan-proiektuen aukerak ikusteko ere.

Bisitak, gainera, proiektu irabazlea, Iana Avramova-ren Transformika Coaching Cards (www.transformika.org, ezagutzeko, praktikan jartzeko eta hobekuntza-proposamenak egiteko parada eskaini digu. Horrez gain, adimen-ezgaitasuna duten pertsonekin aritzen den Aprocor Fundazioa (undacionaprocor.org) ere ezagutu dugu.

Gainera, ondoko gaiak ere azaldu ditugu: gure lan-metodologia, esku-hartez ildoak, eta gure elkarlana gizarte-eragileekin eta enpresa-ehundurarekin.

Acción contra el Hambre España erakundeak ere parte hartu du; horrek European Network of Innovation for Inclusion-Inklusioko Berrikuntzaren Europako Sarea (http://www.europeannetforinclusion.org)  zuzentzen du eta Vives Empleo egitasmoa ere aurkeztu zuen.

Urriaren 10ean Madrilera joan ginen European Network of Innovation for Inclusion-ek emandako aitorpenaren banaketa-ekitaldira. Ospakizuna sareak antolatutako VII. Enplegu Foroaren eta Ekintzailetza Inklusiboen  baitan kokatu da.

Bigarren topaketa honetan, gazteekin enplegu inklusiboaren arloan nazioz gaindiko elkarlan-proiektuak garatzen jarraitzen dugu.

Bi topaketa horietan parte hartu izana oso aberasgarria izan da. Asko ikasi dugu eta hainbat ekarpen egin dira enplegu inklusiboko egitasmoak eraikitzen jarraitzeko helburuarekin. Harreman eta kontaktu berriak ekarri ditugu, eta horiekin lanean jarraitzeko asmoa dugu.

Acción contra el Hambre España erakundeak ere parte hartu du, zeinak European Network of Innovation forInclusion-Inklusioko Berrikuntzaren Europako Sarea zuzentzen duen http://www.europeannetforinclusion.org); Vive Empleo egitasmoa ere aurkeztu zuen.

Bigarren lan-saioan, gazteekin enplegu inklusiboko egitasmo berritzaileak garatzen hasi ginen; gai hori erakunde parte-hartzaileekin etorkizunean egingo ditugun topaketetan berreskuratuko dugu.

Bisita-ikerlan horretan parte-hartu izana oso aberasgarria izan da. Asko ikasi dugu, eta hainbat ekarpen izan dira, enplegu inklusiboko egitasmoak eraikitzen jarraitzeko helburuarekin. Harreman eta kontaktu berriak ekarri ditugu, eta horiekin lanean jarraitzeko asmoa dugu.

sofia_inclusion_eu_ede