10 paneletan, Marlyse (Bilbora bakarrik iritsi zen), Itxasne (hautsita zegoela sentitzen zuen), Cristina (ez zekien zertan aritu nahi zuen) edo Ane (lana bilatzeko lanean amore ematear zegoen) bezalako emakumeek azaldu digute zer izan den haientzat EDE Fundazioak bultzatutako Emaktiva programan parte hartzea.
“Lan ordaindua izatea eskubide bat izan beharko litzateke” izenburua duen erakusketa honek aldarrikatu nahi zuen enplegu bat izateak ez lukeela luxu bat izan behar, guztion eskura dagoen helburu bat baizik, guztiok behar baitugu enplegu duin bat gure bizitzaren jabe izateko.
Emaktivari esker, emakume askok egoera larritik ateratzeko lana eta prestakuntza aurkitu ahal izan dituzte, emakumeak baitira lan-merkatuan sartzeko eta irauteko oztopo handienak dituztenak. 2016az geroztik, mila emakumek baino gehiagok parte hartu dute Emaktivan, eta horietatik % 30ek baino gehiagok kualifikazioa lortu dute. Era berean, parte hartu duten emakumeen 813 kontratu formalizatu dira eta 992 lan-eskaintza kudeatu dira.
Proiektu hau Europar Batasunak kofinantzaiatuta dago, eta hainbat erakundek sustatzen dute: Euskadiko FSE+ek (2021-2027), Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bilbao Ekaintzak eta Donostia Sustapenak, Enkarterriko Mankomunitateak eta La Caixa Fundazioak.
Protagonisten istorioak ezagutzeko erakusketa
Erakusketa maiatzean, ekainean eta uztailean egongo da Indautxu, Gurutzeta eta Abandoko geltokian, eta ez zen bertako irudietara mugatzen, izan ere, panel bakoitzaren QR kodeen bidez bestelako informazio lortu ahal genuen. Kode hori eskaneatzean, hainbat bideo kargatzen dira, protagonisten istorioak ikusteko.


