15 Apr, 2025
Joan den apirilaren 3an, Ane Oyarbide Donostiako Udaleko Berdintasun, Ekonomia eta Tokiko Enplegu zinegotzia, Iñigo Olaizola Donostia-Donostia Sustapena sozietateko zuzendari gerentearekin eta Marta Mendoza Sustapeneko Enplegu teknikariarekin batera, Larratxoko Emaktiva reaktiva-t espazioan izan ziren, instalazioak ezagutzen, eta egun hauetan enplegagarritasuna hobetzeko egiten ari den tailerreko emakumeak ere ezagutzen.
Bertan izan dira, halaber, Begoña Gavilán, EDE Fundazioko Enplegu koordinatzailea eta Gipuzkoako Enplegu Taldeko teknikariak.
Ane Oyarbidek bertatik bertara ezagutu nahi izan du zeintzuk diren Emaktivako emakumeen kezkak, zer iritzia duten baliabideaz, bertatik zer espero duten eta zeintzuk diren egiten dituzten jarduerak. Emakumeek hitza hartu dute eta beren esperientziak kontatu dituzte. Langabezian lehen aldiz geratu diren emakumeak, edo aurretik Emaktivan egon direnak eta negozio bat sortu eta beren ilusioak bete nahi dituztenak; gure hizkuntza apenas hitz egiten duten eta trebatu nahi duten emakumeak; edo egunean jarri nahi dutenak, batez ere aro digitala oso azkar doalako.
Askok lagun batek gomendatu diolako ezagutu dute baliabidea, beste batzuek sareetan ikusi dutelako, edo Donostiako Sustapenetik bideratu dituztelako. Etorkizun hobea lortzeko ilusio handiarekin agertu dira guztiak.
Bisita Emaktiva Txoko berrian amaitu da. Bertan gosari txiki bat hartu eta hitz egin dugu.
