26 Feb, 2025

emaktiva_logo_2025
Aurrera goaz eta eboluzionatu egiten dugu emakume gehiagorengana iristeko. Lortu dugun heldutasun-mailak eta Euskadi osoan egindako lurralde-hedapenaren ondoren ditugun erronka berriek gure off line eta online presentzia indartu egin dute. Helburu horrekin, Emaktivan gure nortasuna berritu dugu, irudi eta webgune berri batean islatzen dena, eta profilak ireki ditugu Linkedinen eta Instagramen.

2016az geroztik, Emaktivan sinergiak zabaldu ditugu enpresekin, erakunde publikoekin eta pertsonekin, eta etapa berri honetan harreman errazagoa izan nahi dugu horiekin guztiekin. Horretarako, ahotsa eman diegu webgune berrian, eta ildo beretik, profil berriak zabaldu ditugu sare sozialetan, hala nola Instagramen eta Linkedinen. Bide horietan, ekosistema sozialarekin ehuntzen ditugun aliantzak ikusarazten saiatuko gara, eta Euskadin berdintasuna sustatzen eta emakumeen enplegagarritasuna hobetzen lagundu nahi duten enpresekin konektatzen jarraituko dugu.

Era berean, Whatsappeko kanal bat zabaldu dugu, eta, bertan, bat egin nahi duten emakumeek informazio erabilgarria eta praktikoa jaso ahal izango dute, bai enplegurako prestakuntza jasotzeko, bai egunerokotasunerako.

Emaktivan zain gaituzue, besoak zabalik.

 

Gure datuak: