19 Apr, 2023

EDE Ezagutzatik laguntza teknikoa ematen diegu hiru erakunde-mailetako administrazio publikoei, Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko neurriak eta tresnak hobetzeko. Laguntzen ditugun prozesuen artean, oraingo honetan, tokiko eremuan egindako lana nabarmendu nahi dugu, herritarrengandik eta indarkeriaren biktima diren emakumeengandik hurbilen dagoena.

Udal eta mankomunitateei laguntza eskaintzen diegu, indarkeria matxistari arreta emateko protokoloak koordinatzeko guneak prestatu, eguneratu eta/edo dinamizatzeko. Protokolo horietan, erantzunean zuzenean esku hartzen duten erakundeek konpromisoa hartzen dute: udaleko gizarte-zerbitzuek, Osakidetzak, Ertzaintzak, udaltzaingoek eta berdintasun-zerbitzuek.

Indarkeria matxista emakumeen giza eskubideen urraketa bat da, eta oztopo bat da beren oinarrizko eskubide eta askatasunak erabat gauzatu ahal izateko. Protokoloen bidez, erakundeek arreta hobea, integralagoa, koordinatuagoa eta egokiagoa, espezializatuagoa eta kalitate, babes eta erreparazio handiagokoa eskaintzeko aukera dute, indarkeriarik gabeko bizitza-proiektu bati ekin ahal izateko.

Gure metodologiaren gakoen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: erakundeekiko lidergo partekatua; etengabeko ebaluazioa eta hobekuntza; diziplina anitzeko talde bat, prestakuntza espezifikoa eta esperientzia dituena; izaera aplikatua eta eraldaketa; ezagutza kolektiboaren eraikuntza; paradigma feminista, genero-ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala.

Gaur egun, protokoloak eguneratzen edo aplikatzen ari gara Durangaldeko Mankomunitatearekin, protokoloa sinatu duten lau udalerrirekin, Uribe Kostako Mankomunitatearekin, zazpi udalek osatzen dutena, Getxoko Udalarekin eta Santurtziko Udalarekin.