Inkesta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako estatistika-eragiketa berri bat onartzetik dator, 2023-2026 Euskal Estatistika Planaren esparruan.
Era berean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen aginduetako bati erantzuten dio. Lege hori 2022ko martxoaren 3an aldatu zen.
Lan horri esker, tresna eraginkor bat diseinatu ahal izan da emakumeen aurkako indarkeria matxistari buruzko datuak neurtzeko, modu guztietan (fisikoa, psikologikoa, sexuala…), baita eremu guztietan ere (lanekoa, espazio publikoa, ziberindarkeria…). Inkesta horren emaitzak aukera emango du fenomeno horri buruzko datuak eguneratzeko EAEko testuinguruan, eta oso interesgarriak eta garrantzitsuak izango dira indarkeria matxistaren aurkako borrokan aurrera egiten jarraitzeko.
Gainera, EDE Fundazioa izan da inkestatzaile-taldearen prestakuntza eta gaikuntza errazteaz arduratu den erakundea, lanean biltzen den informazioaren kalitatea eta fidagarritasuna bermatuz.
