23 Jul, 2021

enplegu_pandemia
Gizarte osoari ezarritako alarma-egoeraren eta konfinamenduaren hasierak arreta presentziala etetea ekarri zuen, baina ez ziren eten enplegagarritasuna hobetzeko eta/edo gizarteratzeko zein lan-munduratzeko prozesuetan zeuden pertsonen beharrak. Alderantziz; haien beharrak, gehienen kasuan, aldatu eta/edo handitu egin dira COVID-19ak sortutako osasun- eta ekonomia-krisiaren inpaktuagatik.

2020an, gure zerbitzu eta programen erabiltzaileekin egindako lana ez da gelditu, eta gure metodologiak testuinguruak eskaintzen zizkigun aukeretara egokitu ditugu, helburu hauek lortzeko:

  • Erabiltzaileekin sortutako loturari eustea
  • Enplegagarritasuna eta laneratze nahiz gizarteratzea hobetzeko abiarazitako planekin jarraitzea
  • Gizartea eta lana aktibatzeko tresnak etengabe berri-kustea eta esku hartzeko modalitate ez-presentzial batera egokitzea
  • Babes eta euste-lana egitea egoera zail hauetan.
  • 1299 pertsona parte-hartzaile
  • 169 lan-munduratze
  • 8277 ordu laneko orientazioan
  • 12.582 prestakuntza-ordu
  • 44 prestakuntza-ekintza
  • 43.400 ordu praktiketan
  • 360 enpresa kolaboratzaile