04 Maiatza, 2022

CEM post web
Azken hilabeteetan, murrizketen ondorioz, zerbitzuak erdizka egon dira martxan. Orain, ordea, enplegu-zentroa errendimendu bete-betean dugu EDE Fundazioan, eta ordenagailu guztiak daude zuen eskura.
Zer eskaintzen dizugu?

Espazio hau Lanbiden izena emandakoei irekita dago. Ordenagailu eremu bat du, lan-eskaintzak kontsultatu eta jarraipena egin ahal izateko, enplegu-webguneetan izena emateko eta, hala, lana bilatzeko tresnak hobetzeko. Funtsean, teknologiarik ez izatea arazo bat ez izatea da helburua, eta lan-merkatuaren eskaintzaren eta eskariaren berri jaso ahal izatea.

 

Teknologia erabiltzen ez badakit, joan al naiteke?

Gure enplegu-zentroan beti egongo da pertsona bat zure eskura, zalantzak argitzeko eta ordenagailuak erabiltzeko orduan edota lana eta/edo prestakuntza bilatzeko orduan sor daitezkeen zailtasunekin laguntzeko.

 

Zer ordutegitan joan naiteke?

Astelehenetik ostegunera irekitzen dugu, 08:30etik 16:00etara, etenik gabe. Ostiraletan, 08:30etik 13:30era.

 

Hitzordua eskatu behar al dut?

Gure enplegu-zentroan edozein kontsulta egiteko, ez da beharrezkoa hitzordua eskatzea, ezta ordenagailua erreserbatzea ere.

 

EDE Fundazioan, Enplegu Zentroaren eta beste orientazio-zerbitzu batzuen bidez, gure ibilbideetan parte hartzen duten pertsona guztien gaitasunen garapenari, autonomiari eta enplegagarritasunaren hobekuntzari laguntza eskaintzen saiatzen gara, pertsona bakoitzak haren lan-helburuak eta helburu profesionalak lor ditzan.

Hori guztia egiteko, pertsonak erdigunean jartzen ditugu, pertsonak xede. Pertsona bakoitzaren errealitatean oinarrituta lan egiten dugu. Badakigu lan-merkatuaren egoera ez dela duela hilabete batzuetakoa, eta badakigu lan handia egin beharko dugula gertatu diren eta gertatuko diren aldaketetara egokitzeko eta gure lana garatzen jarraitu ahal izateko, baina beti izan dugun ilusioarekin eta indarrarekin ireki dugu zerbitzua. 

Zure zain gaude!