Programa hau aipatutako hiru erakundeen artean elkarlanean egiten den bigarren ekimena da. Bigarren programa honetan, 28 pertsonak prestakuntza jaso eta kontratu bat lortzea erraztu da, eta horri esker, gainera, beren administrazio-egoera erregularizatu ahal izan dute. 2024. urtearen amaieran hasi zen ibilbide horretan parte-hartzaileek ere laguntza jaso dute erregularizazio-prozesuan, eta jarraipena egin zaie prozesu osoan zehar.
Atzo, amaiera ekitaldia izan zen, Ane Ruiz Ostalaritza Elkarteko zuzendariaren zuzendaritzapean, eta Mikel Ubarretxena Elkarteko presidentea, Estibaliz Arregi Lanbide barne taldeko kidea eta Ehis Destiny Imoh programako parte-hartzaileetako bat izan ziren bertan.
Noemí López Fernandez Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordeak, Ane Oyarbide Ochoa Gizarte Sustapeneko zinegotziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko presidenteak banatu zituzten diplomak.
