Luz Almenaran pilatutako esperientziaren ondoren, gainera, Santa Engracia eraikineko guneak diseinatzen ere hasi gara. Gero eta gertuago dagoen etorkizunean, bertan kokatuko dira Fundazioaren proiektuetako batzuk. Eraikinaren eraldaketa fisikoaz gain, gure jardueretan ere eraldaketa bultzatuko duen iraultza modukoa egingo dugu, zaurgarritasun-egoera handienean dauden herritarrek dituzten behar aldakorrentzako erantzun berritzaileenak eskainita.
Azkenik, 2023an zehar, metodologia berritzaile baten definizioan ere aurrera egin genuen, gizarte- eta bizitegi-bazterketako egoeran dauden gazteei laguntzeko. Futuro&Co izena duen eredua FACIAM sareko beste erakunde batzuekin batera bideratutako elkarlanaren emaitza izan da eta laguntzaren metodo tradizionalak eraldatzen ditu. Hala, ikuspegi desinstituzionalizatutik abiatuta, gazteek helduarora egin beharreko trantsizioa errazten du.
Eraldaketa eta garapen berri horiek guztiak izango dira gure lanaren motorra datozen urteetan. Horietan, Luz Almenaran egiten dugun lana eta lurraldean dugun presentzia sendotuko ditugu, Santa Engraciako proiektuak definituko ditugu eta Futuro&Co metodologia barne mailan zein kanpo mailan igotzen jarraitzeko lan egingo dugu. Oraindik ere bide luzea dugu aurrean, baina gure proiektuen eraldaketa abian da.
Soledad González
Luz Casanova Fundazioko zuzendaria

