29 Nov, 2023

Etxebarriko parte-hartzeari buruzko diagnostiko bat egin dugu, udalerriko biztanleek komunitate-bizitzan duten parte-hartze handiagoarekin edo txikiagoarekin lotzen diren faktoreak ezagutzen laguntzeko, bai eta ezar daitezkeen ekimenak aztertzen laguntzeko ere, partaidetza areagotzeko eta, azken batean, bizikidetza hobetzeko.

Etxebarriko parte-hartzea deskribatzeko hainbat estrategia kuantitatibo eta kualitatibo konbinatu ditugu: eztabaida-taldeak Gizarte eta Hezkuntza Batzordearekin, Kukullaga HLHIko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleekin, udal-arloetako ordezkari politiko eta teknikoekin eta herritarrei irekitako inkesta batekin.

Azkenik, Etxebarriko Udalak aurten Diagnostikoan identifikatutako erronketako bat abian jartzea lortu dugu: “ikuspegi kulturarteko eta intersekzionaleko batetik komunitatearen eraikuntza sustatzea, adin eta familia-mota guztietako pertsonak barne hartuta, udalerrian bizi diren pertsona migratuei eta arrazializatuei arreta berezia eskainiz”.

.