13 Maiatza, 2025

diaeuropa2

Hilabete honetan, EDEk Europaren Egunarekin (maiatzaren 9a) lotutako hainbat ekintza antolatu eta horietan parte hartu dugu. Egun horrek, 2025ean, Schumanen adierazpenaren 75. urteurrenarekin bat egiten du, eta hortik abiatuta sortu zen CECA (Comunidad Económica del Carbón y del Acero), gaur egun EB denaren aitzindaria.

EDEk kudeatzen duen Europe Direct Bizkaia bulegoa arduratzen da egun horrekin lotutako ekintza guztiak bideratzeaz, eta aurten, zehazki, bi ekitaldi antolatu dira.

Maiatzaren 8an, gazteei zuzendutako topaketa bat egin zen Bilborocken, desinformazioaren eta erradikalizazioaren aroari buruz. Bertan, gai horietan adituak diren hainbat pertsonak parte hartu zuten, eztabaida eta hausnarketa sortzeko. Bilboko Udaleko Gazteria Zerbitzuak (Bilbao Gazte) gidatu zuen ekitaldia, eta Europe Direct Bizkaiaz gain, Eurobasquek, Equipo Europak eta ESN Bilbaok ere parte hartu zuten.

Maiatzaren 9an bertan, Europaren egunean, langileentzako eta boluntarioentzako ospakizun bat izan genuen Errekaldeko bulegoan. Bertan, Elkartasunerako Europako Kidegoa programaren bidez EDEk hartutako boluntario bat izan genuen, dinamika bat proposatu ziguna eta Boluetako eta Atxuriko aterpetxeetan errefuxiatuekin izandako boluntariotza-esperientzia kontatu ziguna.

Europaren egunarekin lotutako azken ekitaldia maiatzaren 10ean izan zen, eta txu-txu tren famatuan egindako ibilbide zirkular bat antolatu zen, Areatzatik Doña Casilda parkeraino, non EBko informazio-mahai bat zegoen. Ekitaldi hori Europe Direct Bizkaiak eta Eurobasquek antolatu zuten.

Jarduera horiek eta Europe Direct Bizkaia bulegoaren kudeaketak erakusten dute EDEk gure lurraldean EBren balioak eta politikak sustatzearen aldeko apustua egin duela.

Jarri harremanetan Europe Direct Bizkaiarekin