16 Maiatza, 2024

Europa_eguna_2024
Europako gazteak ahalduntzen. Europaren etorkizunari buruzko gogoeta-tailer honek hasiera eman zien Europaren Egunaren ospakizunei, eta Europako kulturaren eta aniztasunaren omenezko musika-kontzertuekin amaitu ziren. Europe Direct Bizkaiak, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluarekin, Bilboko Udalarekin eta ESN Bilbaorekin lankidetzan, Europaren Eguna ospatu genuen maiatzaren 11n, larunbata, La Perrera Espazioan.

Ekitaldiaren lehen zatian, Euskal Herriko gazteek eta Bilbon dauden nazioarteko ikasleek gogoeta tailer bat egin zuten Europako etorkizunari buruz, Europako herritarrek dituzten erronka, kezka eta lehentasunei buruz. Topaketak jatorri ezberdineko gazteek ikuspegi ezberdin eta aberasgarriak partekatzeko balio izan zuen. Hasieran, Igor Filibi EHUko Nazioarteko Zuzenbideko irakasleak Europaren Egunak zer esan nahi duen eta proiektu europarraren parte garela adierazi zuen.

Ondoren, 12:00etan, kanpoko zabalgunean, Europaren Eguna kalean ospatzeko unea iritsi zen, Europako aniztasun eta kultur aberastasuna agerian utziz, hainbat emanaldirekin: lehenik eta behin, Juan de la Cruzen poesia errezitaldi bat. Ondoren, Etorkizuna Musikatan orkestra, Norai Elkarta inklusiorako eta eraldaketarako proiektua, Ukraina-Euskadi Elkarte Soziokulturaleko abesbatza Ukrainako errepertorio tradizionalarekin, eta Natalia Sánchez txirulariaren eta Carmen Santamaría pianistaren duetoa. Emanaldia trikiti eta pandero dueto batekin amaitu zen.

Eguraldi onak aukera eman zigun Europako kultura eta aniztasuna ospatzeko, goiz batez aire zabalean gozatzeko.