23 Mar, 2020

Zein dira mugikorreko tarifei buruzko arauak? Nire hegaldia bertan behera utzi dute: ze eskubide ditut? Non jaso dezaket informazioa EBko enplegu-aukerei buruz? Ekintzaile gisa Europako zer laguntza jaso ditzaket? Nola jaso dezaket oinordekotza EBko beste herrialde batean? Non hartuko dut ostatu kide den beste herrialde batera praktikak egitera baldin banoa? Zenbat estatu dira EBko kide?

Europe Direct Bizkaia zerbitzuak galdera horiek eta beste batzuk argitzen lagunduko dizu. Herritarrei informazioa emateko Europako Batzordeak finantzatutako eta abalatutako informazio-zentroa da; honako informazio hau ematen du: EBri buruz, gure eskubideei buruz eta tokian eta eskualdean partaidetzazko herritartasuna garatzeko aukerei buruz.

EBri buruzko informazio orokorra eskaintzen duten zentroak dira Europe Direct izenekoak (sentsibilizazioa, webguneak, argitalpenak, konpromisoak tokiko komunikabideekin eta abar). Horrez gain, aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz inkesta publikoak egiten dituzte. Europako Batzordearen eta dagokien harrerako erakundeen mende daude (administrazio publikoak, erakunde pribatuak, fundazioak eta elkarteak izan ohi dira).

Europe Direct Bizkaia
Actualidad sobre la oficina y sobre la actividad de la UE

Tokiko ingurunerako interesekoak izan daitezkeen Europar Batasuneko gaurkotasuneko gaiei buruzko ekitaldi, tailer eta mintegiak antolatzea da gure bulegoaren helburu nagusia. Europa komunikatzea, eta hori modu sinplean egitea, gertutik eta herritarrei bideratuta.

  • Aurrez aurreko arreta Simón Bolivar kaleko bulegoan, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era.
  • Iradokizunen postontzia gure webgunean.
  • Europe Direct webgunea: europedirectbizkaia.org
  • Europe Direct hileko newsletterra, bulegoari buruzko eta EBko jardueraren inguruko informazioarekin.
  • Europe Direct-en Facebook eta Twitter @EuropeDirectBiz.

Iaz aurrez aurre eta sare sozialen bidez 600 kontsulta baino gehiagori eman diegu arreta. Era berean, webgunean 5.000 bisita jaso ditugu eta 300 lagunek baino gehiagok jasotzen dute EBko berriak dituen hileko buletina.

Azkenik, EBko hiri ugaritan egindako Informazioko eta Dokumentazioko Europako Sareen bileretan parte hartu dugu, Europako Batzordearen komunikazio arloko estrategiak ezagutzeko eta txertatzeko.

Azkenik, EBko hiri ugaritan egindako Informazioko eta Dokumentazioko Europako Sareen bileretan parte hartu dugu, Europako Batzordearen komunikazio arloko estrategiak ezagutzeko eta txertatzeko.

Día de Europa