
EUSKALITek onartzen du EDE Fundazioan koherentzia handia erakutsi dugula bere helburuaren, bere jardueraren, jasangarritasunaren printzipioen eta GJHen artean. Horrela, balioesten da jasangarritasuna ez dela eremu erantsi gisa ikusten, baizik eta jada finkatuta dagoen egiteko modu bat antolatu eta indartzen duen esparru gisa. Horretarako, jasangarritasuna bera balioesten da zehaztutako Inpakturako Estrategia aldatzeko gure ikuspegian.
Zehazki, EDE Fundazioaren jarduera dauden hemezortzi GJHetatik kopuru zabalagoan dagoela jakinda, IZADIk honako bost GJH hauetara mugatu du ebidentzien kontrastea: genero-berdintasuna (5); lan duina eta hazkunde ekonomikoa (8); desberdintasunen murrizketa (10); hiri eta komunitate jasangarriak (11); eta hizkuntza- eta kultura-aniztasuna (18).

IZADIk eskerrak eman nahi dizkie erakundeko pertsona guztiei, beren arlo, zerbitzu, programa, proiektu eta batzordeetatik jasangarritasunaren aldeko apustu hori sendotzen dutelako, zentzu zabalean ulertuta. Errekonozimendu horri esker, gure ekintza-planeko jarduera guztietan (IZADI, esaterako) lanean jarraitzeko asmoa indartu zaigu. Aurrera!!!

