22 Mar, 2021

investigacion_berdintasunaz_blai_1png
15 urte igaro dira EAEn Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea sortu zenetik. Zalantzarik gabe, ibilbide hori aztertu, gogoratu eta baloratu beharrekoa da. Araudian ezarritakoarekin bat etorriz, bost urtez behin, legearen garapenaren eta aplikazioaren jarraipena egiten da; ebaluazio hori, ondoren, Eusko Legebiltzarrera eramaten da.

EDE Ezagutzatik, mugarri esanguratsu horretako kide izateko zortea dugu; izan ere, aurten, Emakunderentzat, lege horren ebaluazioa prestatuko dugu. Lan estrategikoa eta garrantzi handikoa da, berdintasun arloan garrantzitsua den legearen ibilbidea gertutik ezagutzeko aukera emango diguna. Neurri handi batean, galdera hauei erantzun nahi diegu:

 

Zer egin da eta zer ez da egin Legean aurrez ikusten zenarekin alderatuta?

Legea aplikatzeari dagokionez betetze maila ezagutu nahi da, betiere, instituzio-erakundeari, koordinazioari, finantzazioari eta botere publikoen eta euskal administrazio publikoen jarduketan genero-ikuspegia txertatzeko neurriei dagokienez. Bestalde, esku hartzeko arlo desberdinetan (parte-hartze soziopolitikoa, kultura eta komunikabideak, hezkuntza, emakumeen kontrako indarkeria eta abar) ezarritako neurri, programa eta politika publiko nagusiak identifikatuko ditugu.

 

Zer faktorek baldintzatu dute garapena?

Legea aplikatzen den bitartean sortutako oztopo edo zailtasun posibleak identifikatu eta deskribatu nahi ditugu, betiere, legea hobeto garatu eta aplikatzeko.

 

Zer lortu da 15 urte hauetan?

Lege bidez erdietsitako lorpen nagusiak laburtzen dituzten ondorioak ateratzea ere proposatzen dugu, baita Legetik abiatuta lortutako aurrerapenekin zerikusia duten une, pertsona, leku edo gertaera adierazgarrienak (mugarri garrantzitsuak) identifikatzea ere.

Euskadiko legearen historiaren 15 urte hauen ospakizunak legearen aldaketa-prozesuaren amaierako fasearekin egin du bat. Aurten emango da ezagutzera eta araudiaren arlo desberdinetan lege arloko aldaketak dakartza berekin. Horregatik, esan genezake Legeak inpaktuari dagokionez, lortutako emaitzak neurtzeko eta garapenaren etengabeko hobekuntzarako oinarrizkoak diren gaiak ikusarazteko eta gogora ekartzeko une egokia dela.

Honen moduko proiektuak ikuspegi kuantitatiboa (datu-iturrien azterketa, inkestak egitea, aldizkarien azterketa eta abar) eta kualitatiboa (elkarrizketak eta kontraste eta gogoeta parte-hartzaileen eremuak) eskatzen du.  Lan honetan arituko gara urteko gehienean eta urtearen amaiera aldera ikusiko dugu elkarlana eta izaera aplikatua oinarri hartuta, eta lidergo partekatuarekin eta ikuspegi feministatik egin nahi dugun lan honen emaitza.