06 Jul, 2023
Ezagutu Olakueta Etxea – Ate irekiak sentsibilizazio ekimen bat da, pertsona eta familia migratzaileentzako aldi baterako harrera zentroa Berrizko biztanleengana hurbiltzea bilatzen duena. Zentroaren funtzionamendua, bertan bizi diren pertsonen errealitatea, testigantzak eta bizitza-historiak ezagutzea eta bi aldeen arteko gizarte-harremanak sustatzea da helburu nagusia.
2022an, Partaidetzarako Udal Kontseilua osatzen duten pertsona eta erakundeekin jarri zen martxan. Ekainean udalerriko elkarte eta boluntarioekin egin zen, eta abenduan Berrizko Institutuko bigarren hezkuntzako bi ikasle-talderekin.
Guztira 4 bisita egin dira eta 52 pertsonak hartu dute parte.