14 Mar, 2025

Oraindik ez duzu Berdintasunerako Planik?
Indarrean duzun Berdintasun planeko zenbait neurri ezarri nahi dituzu?
Berriki, EMAKUNDEk enpresa eta erakunde pribatuetan berdintasun-planak eta -diagnostikoak egiteko homologatutako aholkularitza-enpresa baten kontratazioa finantzatzeko 2025erako dirulaguntzen deialdia argitaratu zuen.
Nori zuzenduta dago?
- 10 eta 150 langile artean dituzten erakunde eta enpresa pribatuei, berdintasunerako lehen Diagnostikoa eta Plana egitean.
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeei, langileen artean 10 lagun baino gutxiago izanik eta aurrez Berdintasun Planak ezarri ostean, indarrean den arloko legedira egokitu behar badituzte.
Bi laguntza-lerro daude:
- 1.edo 2. Diagnostikoa eta plana egiteko
- Indarrean dagoen planean jasotako neurri batzuk ezartzeko
Esteka honetan deskarga dezakezue deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 9an amaituko da.
Zer egin dezake EDE Fundazioak zugatik?
Emakundek 2007tik homologatuta duen EDE Fundazioaren, Genero Aholkularitzatik, zure lehen plana egiten edo dagoeneko erakundean ezarrita duzuen berdintasun-plana eguneratzen lagun diezazuekegu. 150 enpresa eta erakunde baino gehiagok konfiantza izan dute gure profesionaltasunean eta esperientzian beren berdintasun-planak egiteko.
Gainera, dirulaguntza eskatzeko beharrezko dokumentazioa prestatzen lagun diezazuekegu.
Zer egin dezakezu dirulaguntza eskatzea planteatuz gero eta/edo zerbait argitu behar izanez gero?
- Jar zaitez harremanetan gurekin telefonoz (944 009 999) edo emailez (consultoriagenero@edefundazioa.org).
- Harremanetan jarriko gara informazio gehiago jasotzeko. Horren inguruko zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
