EDE Fundazioa, Enplegu Inklusiboa arloaren bidez, GFAren erakunde laguntzaileetako bat da, eta, Gipuzkoako hirugarren sektoreko beste erakunde batzuekin batera, mahai-inguru honetan parte hartu du: Esperientziak eta erronkak. Emaktiva ereduaren ikuspegia eta lurraldean ezartzeko eta garatzeko ibilbidea azaldu du EDEko ordezkariak: programaren ikuspegi feminista; Emaktiva Biran estrategia, Gipuzkoan;enpresekin lan egiteko Emaktiva eredua, eta zailtasun-egoeran dauden lurralde osoan emakume gehiagorengana iristeko erronka.
Markel Olano ahaldun nagusiak, Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak, eta Unai Andueza eta Belén Larrión GFAko Proiektu Estrategikoen zuzendariak eta Haurrak Babesteko eta Gizarteratzeko zuzendari nagusiak hurrenez hurren, parte hartu dute jardunaldian.
Lanbide eta Garapen erakundeek ere parte hartu dute jardunaldian, lurraldeko beste hamar gizarte-erakunderekin batera.
