BAKEOLA_EDE Fundazioak indarkeria politikoaren biktimen eta gizarteko hainbat sektoreren arteko jardunaldiak antolatzen ari da, topaketa eta hausnarketa-guneak errazteko helburuarekin. Jardunaldi hauek indarkeriak egunerokoan eta bizitzan zehar duen eragina ikusarazten lagundu nahi dute.
Gizarte eta biktimen arteko jardunaldiak
Hainbat gairen inguruan zenbait topaketa antolatzen ari dira, eta hirugarren honek “Bidea eteten denean…” izango du ardatz, oraingoan Clarissa Pinkola Estés autorearen ipuin bat oinarri hartuta: Indarkeriaren zein abusu sistematikoen ondareak hauskortasuna, isiltasuna, tentsioa, zaurgarritasuna, ezegonkortasuna, polarizazioa eta baliabideen eskasia eragin ditzakete gizartean. Zailtasunek eta kolpe handiek eragindako mina eta amorrua… Nola bideratu? Nola aurrera egin? Errealitate mingarria eta isila da, eta ezagutzera eman beharra ikusten dugu. Oraindik asko dira bizirik dirauten ondorioak. Haiengana hurbildu eta ezagutu behar ditugu, horien irismenaz jabetzeko eta, honela, bizikidetza iraunkorrerantz urrats sendoak eman ahal izateko.
Más información:
Izena emateko formularioa
Hirugarren jardunaldi hau gazteleraz burutuko da maiatzaren 10an, 19:00etatik 20:00etara, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da.
Laugarren jardunaldi hau euskeraz burutuko da maiatzaren 17an, 19:00etatik 20:00etara, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da.
Horretarako, izena eman behar da jarraian dagoen fitxan.