14 Feb, 2023

DFG Formato web (3)
2023ko urtarrilaren 27an eta otsailaren 3an, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeekin esku hartzeko ereduaren gakoei buruzko bi prestakuntza-saio egin dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuak garatu du eredu hori. Prestakuntza horiek indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntzeko Diputazio honetako zerbitzuetan lan egiten duten profesional-taldeei zuzenduta zeuden.

Genero-ikuspegia duen esku hartzeko eredu honen helburua da indarkeria matxistaren biktimen eskura dauden zerbitzuek erantzun lerrokatua eta koherentea ematea printzipio eta balio berberekin, horrek erantzunen kalitatea hobetzen jarrai dezan.

Hura diseinatzeko, sorkuntza-prozesuek gai konplexuei arrakastaz heltzeko duten ahalmenean jarri da konfiantza.

EDE Fundazioak dinamizatutako prestakuntza-saioetan 60 pertsona inguruk parte hartu dute. Topaketa-gune horietan, ereduaren gakoak azaltzeaz gain, esku hartzeko ereduan jasotzen diren gomendio praktikoei buruzko hausnarketak partekatzeko aukera egon da hainbat talde-dinamikatan, eta modu horretan, eskubide jakin batzuk bermatzeko konplexutasuna dela-eta profesionalek esku-hartzean dituzten zailtasunak identifikatu dituzte, bai eta Ereduak ezarritako printzipioetan baliagarriak izan daitezkeen zenbait irtenbide edo jardunbide proposatu ere. Hartu-eman hori erraztu duten talde-hausnarketa eta dinamikak asko baloratu dituzte bi saioetan parte hartu dutenek.