06 Jul, 2023

2022an taldeko 5 etxebizitza berri sartu ziren Urola Kostako eskualdean, testuinguru komunitarioan integratuta, bazterkeria- eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei ostatu zerbitzu bat eskaintzeko intentsitate ertaineko laguntzekin, beti ere gizarteratzera bideratua, eta era berean, bizitza-modu normalizatuetara pixkanaka iristera bideratua.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa baten bidez, EDE Suspergintza elkarteak, beste erakunde batzuekin batera, bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako egoitza-zentroen sarea zabaltzen laguntzen du.

Guztira 6 etxebizitza eta 22 pertsona artatu dira.