05 Jul, 2023

2022ko abenduaren 14an, Emakunderen Gizonak, maskulinitateak eta politika publikoak. Berdintasunarekiko konpromisoa, nazioarteko jardunaldia egin zen Gasteizen. Bertan aurkeztu zen EDE Ezagutzaren lankideek egindako Gizonduz programaren 15 urteei buruzko txostena. Txosten horrek Gizonduz programaren mugarri nagusiak eta lorpen garrantzitsuenak biltzen dituen laburpen bat izan nahi du (EAEko gizonengan emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko kontzientzia, parte hartzea eta inplikazioa sustatu nahi dituena, ikuspegi feministatik, giza eskubideen ikuspegitik eta aniztasunaren ikuspegi integratzailetik).