Proiektuaren helburua gazteak informatu, orientatu eta horiei laguntza ematea da, betiere, mugaz gaindiko mugikortasun-esperientzietarako sarbidea errazteko. Mugikortasuna elementu garrantzitsua da gazteak gaitzeko, trebatzeko eta horien garapen pertsonalerako eta enplegagarritasunerako. Hala eta guztiz ere, askotan, zailtasunak egon ohi dira aukera horien gaineko informazioa lortzeko (praktikak, boluntariotza, stage-ak, enplegua) eta horietan nola parte hartu jakiteko. Mugaz gaindiko testuingurua ikaskuntza esperimentaleko eta gaikuntzako abiapuntua izan daiteke, eta esperientzia profesionalak eskain ditzake mugaz gaindiko lurralde-kohesioari ere lagunduz.
Operadoreak pertsona gaztearen eta horren mugikortasun-proiektuaren arteko interfaze kualitatiboa eta giza interfazea dira. Aurrez aurreko, pertsonala eta orientatutakoa den zerbitzuak on lineko plataforma eta datu base bat ere badu. Horietan, mugaz gaindiko ehunka hezkuntza-mugikortasuneko eskaintza biltzen dira arlo hauetan: praktikak, lana, ikasketak, boluntariotza, au pair, eskola-trukeak… GO PYk POCTEFA eremuan mugikortasun-gaietarako leihatila bakar gisa funtzionatzen du.
GO PY ez dago gazteei soilik zuzenduta (banakako ikuspegian), izan ere, taldeei, gazte-elkarteei, ikastetxeei, enplegu-zerbitzuei eta beste eragile batzuei ere zuzenduta dago.
Beraz, proiektua bi ardatz nagusiren artean gauzatzen da: eskaintzen on lineko plataforma eta e-learning, eta mugikortasuneko beren esperientzietan gazteei laguntzeko eta horiek orientatzera gaitutako eta trebatutako GOPY operadoreen sarea sortzea.


