23 Maiatza, 2022

GoPy taldea
Apirilaren 12an egin genuen Zaragozan Mugaz Gaindiko Mugikortasuneko I. Foroa GOPY proiektuaren baitan. 140 lagun baino gehiago (gazteak, gazteen mugikortasun eta hezkuntza arloko profesionalak eta erakundeetako ordezkariak) bildu ginen Etopian, Zaragozan, haurren mugikortasuna, mugikortasunean nola parte hartu eta zer aukera eskaintzen digun gaiak hizpidetzat hartuta.

Egun osoan zehar, eta irekiera-ekitaldiaren eta proiektua aurkeztu ondoren, mahai-ingurua egin genuen “Gazteriarekin, enpleguarekin eta mugikortasunarekin lotutako politikak eta erronkak mugaz gaindiko esparruan” gaiaren inguruan Servei d’Ocupació de Catalunyako, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluko, Pirinioetako Lan Komunitateko eta Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdeko ordezkariekin batera. Ondoren, gure GOPY puntuen sarea aurkeztu eta beste mahai-inguru bat egin genuen “Espainia eta Frantzia artean hezkuntza arloko mugikortasuna eta/edo mugikortasun profesionala egiteko gazteen beharren azterketa” gaia lantzeko. Bertan, gazteen panel bat eta GOPY sareko aholkularien beste bat izan genituen gurekin batera. Egun osoan zehar, gainera, erakundeek jarritako standen azoka egon zen. Arratsaldea gazteekin tailerrak garatzen eta ate irekien saioa egiten eman genuen. Eguna amaitzeko, musika-emanaldia izan zen.

GOPY proiektua Interreg V-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA) 2014-2020 mugaz gaindiko lankidetzarako Europako programan sartuta dago. Horren helburua da Pirinioez bestaldeko mugikortasuneko zerbitzu bakarra garatzea horietan interesa duten gazteak trebatzeko programekin eta mugikortasuneko eskaintzekin. Hala, lurraldeko gazteen mugaz gaindiko mugikortasuna sustatu, egituratu eta baloratu nahi da hezkuntzarekin lotutako helburuekin.

EDE Fundazioaz gain, bertako bazkideak dira honako hauek beste 20rekin batera: Pistes Solidaires (Akitania Berria), SOC (Katalunia), Mundus elkartea, SOC, CRIJ (Akitaniako Tolosa) eta Parcours le Monde (Akitaniako Tolosa).

EDE Fundazioaren aholkularien sarearen kokaleku diren Bizkaitik eta Nafarroatik 10 lagunek bidaiatu genuen. Munduseko gure bazkideak anfitrioi ezin hobeak izan ziren eta Foroak, proiektua ixteko proiektua ixteko ekitaldi gisa erabili zen. GOPY 2020an jarri zen martxan, mugaz gaindiko lurraldean inklusioa eta eskumenak indartzen laguntzeko.