07 Oct, 2021

gopy_toulouse_portada
Irailaren 28 eta 29an egin zen Pirinioen esparruko gazteentzako mugaz gaindiko mugikortasuneko proiektuaren mintegia. Oraingoan, topaketa Okzitaniako Toulusen izan da eta zerbitzua abian jartzeko lanetan dabiltzan eragileak bildu dira. Horien artean izan dira EDEko Europako proiektuetako eta partaidetzako gure lankideak Bizkaiko beste ordezkari batzuekin (Kiribil Sarea, adibidez) eta Nafarroako ISEIrekin batera.

Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Programaren baitan Europar Batasunak beste batzuekin batera finantzatutako proiektu honen helburua da Pirinioez haraindiko lurraldean (Euskadi, Aragoi, Katalunia, Errioxa, Nafarroa, Akitania Berria eta Okzitania) gazteen mugaz gaindiko mugikortasuna sustatzea, egituratzea eta indartzea.

Proiektuaren funtsezko ekintzetako bat da mugikortasuneko profesionalen sarea (eskolak, prestakuntza-zentroak, elkarteak, erakundeak, goi mailako ikasketa-zentroak eta abar) bultzatzea. Bi eguneko mintegi horri esker, sareko profesionalen gaitasunak garatu ahal izan dituzte GOPY lurraldean erreferentziazko zerbitzu egituratzaile bihurtzeko mugikortasuneko eskaintza zehatzetan oinarritutako zerbitzua sortuta. Zerbitzu horrek tokiko eragileekin batera bideratutako laguntza espezifikoa jasotzen du.

Mintegian egindako jarduera horietan, mugikortasunak gazteentzat duen garrantziaren inguruko gogoeta egin dute. Beste gaietako bat izan da laguntza emateko zerbitzu osoa eskaintzeko modua, eta bazkideekiko harremanak sendotu dituzte: Frantziari dagokionez, Pistes Solidaires (koordinazio-lanaz arduratzen da), Parcours le Monde Sud-Ouest eta Centre Régional Information Jeunesse Occitanie elkarteen artean; eta Espainiaren kasuan, Servei Public d’Ocupació de Catalunya, asociación Mundus eta EDE Fundazioaren artekoa.

Esperientzia aberasgarri hori laster jarriko da abian honako hauek zentralizatuko dituzten tresna digitalen bidez: lan-eskaintzak, boluntariotza eta praktikak, eta gazteei bideratutako aholkularitza-zerbitzu osoa.