21 Maiatza, 2021

Hezkuntza ez-formalaren eta aisialdiaren esparruan bikote-harremanean biktimak diren gazteak sentsibilizatzeko, atzemateko eta haiekin esku-hartzeko proiektua. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Inklusio eta Berdintasun Saileko Berdintasun Zuzendaritzak babestu du. Proiektu hau amaituta dago.
Hauek izan dira helburu nagusiak:
- Emakumeen kontrako indarkeria-fenomenoei buruz sentsibilizatzea, eta modu zehatzean bikote-harremanean gertatzen denari buruz.
- Gaitasunetan eta konpetentzietan gaitzea bikote-harremanetan tratu-txar mota desberdinetako egoera posibleak antzemateko, identifikatzeko eta jarduteko.
- Gaian espezializatutako talde batek proiektuan ezarritako prozesuan zehar laguntza, jarraipena eta babesa eskaintzea.
14-17 urte arteko gazteekin, hezkuntza-eragileekin, begiraleekin, familiekin edota gazteen legezko tutoreekin esku hartzen dugu.