18 Nov, 2024

aurkezpena-presentación-Hariberria
2024an hasi zen HARIBERRIA, Gipuzkoako Sexu Indarkeriaren aurkako Arreta Integraleko Zerbitzua, Zaintza eta Gizarte Politiketako Departamentuaren mendekoa eta EDE Esku Hartze Sozialak kudeatzen duena.

Hariberria, bai gaur egun, bai iraganean, sexu-indarkeria jasan duten 16 urtetik gorako emakumeei berehalako laguntza integrala ematen dien zerbitzua da, beren errekuperazioan laguntzeko. Hala eskatzen duten senideei eta inguruko pertsonei ere laguntzen die.

Zerbitzuak lankidetza estuan dihardu Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Foru Zerbitzuarekin (SFCUS), zeinak berehalako arreta eskaintzen baitu gizarte-larrialdiko egoeretan, indarkeria matxista barne.

Talde profesionala psikologoek, gizarte-langileek eta abokatu batek osatzen dute.

Eskainitako zerbitzuak

  • Informazioa eta aholkularitza 24 orduz, urteko egun guztietan.
  • Aurrez aurreko arreta, telefono bidezkoa, txat edo Whatsapp bidez.
  • Berehalako arreta.
  • Laguntza psikologikoa eta soziala.
  • Arreta eta orientazio soziojuridikoa.
  • Arlo polizialean, judizialean, sanitarioan edo bestelakoetan laguntza profesionala.
  • Herritarrak sexu-indarkeriaren inguruko sentsibilizazioa.

Kontaktua

Hariberriak bi egoitzatan ematen du arreta: Donostian eta Arrasaten.