24 Jan, 2020
Era berean, proiektu honen helburua jardunbide egokiak izan daitezkeen ekimenak, programak eta zerbitzuak ezagutzera ematea, balioestea eta zabaltzea da.
Zehazki, Euskadiko Tokiko Administrazioaren jardueraren informazioa ari gara biltzen, haurren eta nerabeen sustapenarekin lotura duten ekimenekin lotuta.
- Haurren eta nerabeen arteko desberdintasuna saihestera edo murriztera zuzendutako ekimenak, baita zaurgarritasun maila handienak dituztenen gizarteratzea sustatzera (haur-txirotasuna saihestea) zuzendutakoak ere.
- Haurrei eta nerabeei eragiten dieten gai guztietan adierazteko edo jarduteko aukera ematea lortu nahi duten ekimen guztiak (haurren parte-hartzea).
- Parekidetasun positiboko irizpideak oinarri hartuta, seme-alaben hazkuntzan eta zaintzan familiei laguntzera zuzendutako ekimenak.
