28 Mar, 2023

Nazioartekoa_conferencia_despues_cofoe
JARDUNALDIA: Ekintzarako unea da: CoFoEren ondoren, zer? Herritarren proposamenak politika bihurtuz. Herritarren parte-hartzea Europar Batasunaren (EB) erreforman eta etorkizuneko politikak: adituek gogoeta eta eztabaida egin zuten Creative Hall-Beaz Bizkaian (Bilbo), euskal herritarrek EBren etorkizuneko erronkei buruz duten ikuspegiaren inguruan.

Topaketa Europe Direct Bizkaiak antolatu zuen EUROBASQUErekin lankidetzan, eta 30 pertsona baino gehiago bertaratu ziren. Martxoaren 21ean izan zen, 18:00etatik 19:15era, eta bi erakundeek 2022an Europako Etorkizunari buruzko Konferentzian euskal herritarren parte-hartzea sustatzeko ireki zuten foroari amaiera emateko balio izan zuen. Helburua EBren funtzionamendua erreformatzea eta gure etorkizun komunari buruz elkarrekin erabakitzea izan zen.

Jardunaldian parte hartu zuten: Irune Zuluaga (EuroBasqueko lehendakaria), Igor Filibi (EuroBasqueko idazkari nagusia), Itziar Fernández (Europe Direct Bizkaiako koordinatzailea), Erramun Osa (euskaltzaina), Miren Lauzirika (EmakumeEkineko lehendakaria – Asoc. Euskadiko Emakume Ekintzaileak) eta Javier Uncetabarrenechea (EHUko Nazioarteko Harremanetako irakaslea), Europar Batasunaren etorkizunari buruz euskal ikuspegitik hausnartzeko gako batzuk eskaintzeko. Besteak beste, honako hauek aztertu ziren: EBn euskara bezalako hizkuntzek duten garrantzia eta aniztasuna babestea; emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatuko duten arauak eta politikak ezartzea; eta Europako herritarrek zuzenean parte hartzea erabaki politikoak hartzeko orduan, Europako Herritarren Ekimenaren bidez.

Era berean, Futuro de la Unión Europea: una visión desde Euskadi: Aportaciones a la Conferencia (Europa Bilduma sailaren lehen liburua) liburua aurkeztu zen. Liburu horretan, euskal gizarte zibileko 80 aditu, erakundeetako ordezkari, ikertzaile, herritar eta eragile baino gehiagoren ekarpenak biltzen dira, eta Europar Batasunerako (EB) etorkizuneko diagnostikoak eta proposamenak partekatzen dituzte. Laster izango da eskuragarri bertsio digitalean.

Jardunaldiari amaiera emateko, bertaratutakoen arteko eztabaida-foro irekia eta koktel bat egin ziren, jardunaldian zehar azaldutako gaiei buruzko iritziak lasaiago kontrastatzeko.