27 Mar, 2023
Hilabete hauetan zehar, Elorrio Lagunkoiaren talde eragilea eratu da, gaur egun 10 pertsonak osatzen dutena. Bizilagunek osatutako talde anitza, partaidetzaren aldeko apustu handia egiten duena, eta proiektuarekiko konpromiso pertsonalak batzen dituena. Gainera, proiektua aurkezteko jardunaldi bat egin da, baita herritarren eta talde fokalen arteko topaketak ere.
