20 Maiatza, 2022

2022an Hutsunetik elkar-hizketara: biktimen eta gizartearen arteko topaketen edizio berri bat antolatu dugu. 2020an hasi ziren jardunaldi hauek eta beren helburua da indarkeriaren eragina ikusaraztea, egunerokotasunean eta bizitzan zehar nola eragiten duen aztertzeko.

Saio hauek streaming bidez ere eman ziren eta Clarissa Pinkola Estésen Ilgoraren hartza ipuina izan zuten oinarri. Bi saio egin ziren, Bidea eteten denean izenburupean.

Maiatzaren 10ean gaztelaniaz egin zen, eta gonbidatuak izan ziren Goizane Álvarez, ETAk mehatxatutako zinegotzia; Gemma Varona, IVAC-KREIko ikertzaile eta doktorea, eta Miguel Angel Llamas, Pitu, Non da Mikel? dokumentalaren zuzendaria, GZk torturatua.

Maiatzaren 17ko saioa euskaraz egin zen, eta honako hauek parte hartu zuten: Axun Lasa, GALek hil eta GCk torturatu zuen Jose Antonio Lasaren arrebak; Iñaki Peña, S (U/A) minetik Bakera ikuskizunaren sortzaileak, eta Irati Goikoetxea, Herriak ez du barkatuko eleberriaren egileak.

Horrelako topaketak beharrezkoak dira oraindik ere elkarrizketa ahalbidetzeko, bizipenak ezagutzeko, beste esperientzia batzuekin enpatizatzeko eta agian urrutiago sentitzen diren errealitate berrietara gerturatzeko.

Saioak hemen ikus ditzakezu.