05 Apr, 2022

Ijito emakumea
Ijitoen Idazkaritza Fundazioko emakumeen eta gizonen berdintasunerako planaren tarteko ebaluazioa lantzen ari gara EDE Fundazioan. Planaren betetze mailaren berri izatea eta erakundeak garatzen dituen lan-prozesuetan berdintasuna nola garatu duten ezagutzea da helburu nagusia.

Une honetan emakumeen eta gizonen berdintasunerako II. Plana du martxan Fundazioak, 2023ra arte indarrean egongo dena. Batzorde bat arduratzen da plana kontrolatzeaz eta jarraipena egiteaz. Diseinatutako neurriek proposatutako helburuak lortzea ziurtatzeko lan egiten du batzordeak, erakundeko genero-arrakalak murrizteko.

Indarrean dagoen araudia betetzeko martxan jarritako prozesu metodologikoak hainbat tresna eta erreminta hartzen ditu barne, eta erakundeko pertsona guztien parte-hartzea ziurtatzen dute: langileei zuzendutako galdetegiak, elkarrizketa sakonak erakundean garrantzitsuak diren pertsonei, eta tailer bat batzorde negoziatzailearekin eta erreferentziazko pertsonekin.

Gainera, emakumeen eta gizonen errealitatearen ikuspegi osoagoa eskaintzeko, kontuan hartuko ditugu emakumeen aniztasuna eta generoa beste aldagai batzuekin erlazionatzean jasan ditzaketen diskriminazio mota ugariak (sektoreartekotasunean oinarritutako metodologia). Honako hauek izan daitezke aldagai horiek: klasea, etnia, jatorria, orientazio sexuala eta genero-identitatea, adina edo aniztasun funtzionala. Horiek areagotu egin ditzakete desberdintasunak bizitzako eremu guztietan.

Lan honen emaitza gisa, ebaluazio-txosten bat egingo dugu. Bertan, emaitzaren eta prozesuaren adierazle nagusiak jasoko ditugu, erakundearen kultura berdinzaleago baterantz pausoak ematea ahalbidetuko dutenak.