12 Mar, 2022

emaktiva8M_newsletter
Bizkaian, egun, EMAKTIVAko ibilbide desberdinak egiten ari diren 9 emakumez osatutako batzorde bat eratu da. Gipuzkoan Buruntzaldea eskualdeko 10 emakumerekin ari dira lanean gaur egun.

Aste osoan zehar, “eskubideen zuhaitz” bati bizia ematen aritu gara, bertan berdintasunaren aldeko aldarrikapenak erakusteko asmoz: kaleetan barrena seguru ibiltzea, nahi bezala janztea, soldata bera izatea, lan-aukerak edukitzea, objektutzat ez hartzea; eskubideen zuhaitz hori martxoaren 14tik 18rako astean egongo da ikusgai.

Parte-hartzaileek beren aldarrikapenak ez ezik, haien lorpenak historiatik ezabatu dituzten emakume erreferenteak ere ikusarazi nahi izan dituzte. Horretarako, parte-hartzaileetako batek bideo bat muntatu du taldeak emandako adibideekin.

Hala, astearte honetan, martxoaren 8an, El despertar de las hormigas, Antonella Sudasassi Furniss Costa Ricako zuzendariaren filma proiektatu zen, eta, ondoren, solasaldi bat egin zen aurreko saioetan ikusitako kontzeptuak lantzeko tresnak baliatuz (genero-estereotipoak, rolak, erantzukidetasuna, ahalduntzea). Emakumeek oso modu aktiboan parte hartu zuten eztabaidan.